miércoles, 11 de mayo de 2011

ALDIZKARI INTERESGARRIAK

Hezkuntza eta teknologia berrien inguruan milaka dira egon daitezkeen iritzi eta usteak. Mondragon Unibertsitateak, gai hauen inguruan hitz egiten digu Jakingarriak izeneko aldizkarian. Hemen daukagu helbidea.



http://www.mondragon.edu/files/aldizkariak-revistas/jakingarriak/pdf/Jakingarriak65.pdf

TALDE GUZIKO LANA

Zoragarria iruditzen zait, mota honetako elkarlana bultzatzea eta horrelako gauza interesgarriak sortzeko aukera ematea. Denok lanean, denontzako.manifestuak
View more presentations from joxemi

jueves, 5 de mayo de 2011

MANIFESTUA

De murala
Elkarrizketa luzeen ondoren, taldekideok bat egin genuen gure ideiak mural honetan azaltzeko.
Haur Hezkuntzako ikasketek elkartu gintuzten eta bakoitza herri, inguru eta familia ezberdinetatik iritsi baginen ere, guziek izan dugu azken urte hauetan helburu berdina.
Muralean azaltzen den esaldiak argi uzten du, karrera honetan hasi ginenean izugarrizko salto handia eman genuela bizitzara eta gure ikasketetan murgildu ginela arrainak errekan bezala...
Erreka luze honek milaka ate ireki dizkigu eta gure motxilak betetzen lagundu digu, eta garrantzitsuena, bide hau ez dugu bakarrik egin behar izan, guzion artean  egin bizitu dugu.

Murala

De muralaMue
Helburu berdinak batu gintuen arren, bakoitzak jarraitu duen bidea zeharo ezberdina izan da eta baita bide horretan arrantzatu duena...
Erreka berdinak eraman gaitu gure helmugara. Baina gure errekan arrai mota ezberdinak bizi dira. Gutako bakoitza, gustokoen izan duen arraia arrantzatzen joan da.

Gure identitatea ez dute gauza berdinek osatzen.

Nire identitatearen parte handia eskalada da eta mendia. Ekhiñerena bere bi seme-alabak izango dira, agian.
Eskaladak hezkuntzarekin zer ikustekorik ez duela pentsa dezake edonork. Ez da nire kasua. Niri eskaladak hezitzen ari bainau.

Horregatik, denon artean osatu dugun zuhaitzean, adar bakoitzean, gutako bakoitza kokatu dugu, gure identitatea osatzen duten ezaugarri ezberdinak azalduaz. Gure ezberdintasunetatik abiatuz, elkarlana lortu dugu, horrek aberasten gaitu.